Trenez eta metroz bidaiatzea

Trena garraiobide ona eta ekologikoa izateaz gain, hainbat deskontu eta abantaila daude tren txarteletarako. Horietako bat InterRail txartela da, modu ezberdinean bidaiatzeko aukera eskaintzen duen txartela.

InterRail 

InterRail Europako 30 herrialde baino gehiagotik barrena lehen edo bigarren mailan bidaiatzeko tren txartela da.

Bi txartel mota daude:

  • Pase Globala, InterRailen mapa osotik bidaiatzeko aukera klasikoa
  • Herrialdeko Pasea, egun zehatz batzuetan herrialde zehatz batean bidaiatzeko.

Pase Globalaren eskaintza osotzen duten herrialdeak honako hauek dira: Frantzia, Alemania, Bretainia Handia, Suedia, Norvegia, Austria, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Finlandia, Grezia, Irlanda, Italia, Espainia, Suitza, Kroazia, Danimarka, Hungaria, Polonia, Portugal, Errumania, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Mazedonia, Serbia, Eslovakia, Eslovenia, Turkia eta Bosnia.

RENFEk InterRailaren erabilerari buruzko zehaztasun guztiak ematen dizkizu eta konpainiaren edozein txarteldegitan zein on line eros dezakezu zure txartela.

Bestalde, inter-rail.org orrian hasiberrientzako gida interesgarri bat duzu, zure esperientziak, kontsultak, zalantzak, aholkuak eta abar jaso eta emateko. InterRail txartela erosterakoan trenen mapa bat jasoko duzu, eta webgunetik ere mapa bera jeitsi dezakezu zure bidaia antolatzeko.

Beste txartel batzuk

Lagun talde bat
Egilea: Rubén Bos

InterRail eta Erodominoz gain, beste herrialde batzuetan ere tren eskaintza bereziak aurki ditzakezue. Honako hauetan adibidez:

  • Eurail nazioarteko txartela da eta Europatik kanpo, Errusiar Federazio, Turkia, Maroko, Argelia edo Tunisiako bizilagunek eskuratu dezakete. Aukeratutako txartelaren ezaugarrien arabera, mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen dizu.
  • Rail Plus txartel pertsonal eta besterezina da eta tren txartelak salneurri bereziekin eskuratzea ahalbideratzen du. Rail Plus-en erabiltzaileek txartelaren prezioan %25eko beherapena izateko eskubidea dute.
  • Euro>26 txartela deskontuak egiten zaizkie 26 urte baino gutxiako dituztenei. 

Interesagarri gerta dakizuke

Konpainiak Euskadin: