Bidaiatzeko aholkuak - Bidaia kontratatzea eta hegazkinez, autobusez edo trenez bidaiatzea

Hegazkina

Aireko bidaiarien eskubideak

Aireko bidaiariek zenbait eskubide dituzte honako hauei buruzko informazioari dagokionez: hegaldiak eta erreserbak, ekipaje hondatuak, atzerapenak eta bertan behera uzteak, ontziratze-ukatzeak, istripuengatiko konpentsazioak edo antolatutako oporretan sortutako arazoak. Informa zaitez.

Segurtasuna

Hegazkina

Bidaiarien kontrolari, esku-ekipajeari, fakturatutako ekipajeari eta hegazkinen segurtasun-kontrolei buruzko arau batzuk daude indarrean, EB osoan segurtasun-maila handia bermatzen dutenak. Informa zaitez.

Hegazkinez bidaia bat egiteko, ezinbestekoa da txartela erreserbatzea. Gainera, txartel hori erreserba egin duen pertsonak soilik erabili dezake, hau da, titularrak. Aipatu beharra dago, txartelak erreserba besterik ez duela egiten, eta hegazkinean lekua izateko, derrigorrezkoa dela hegazkin konpainiaren erakusmahaian lekua hartzea. Horregatik, gerta liteke, erreserba izan arren, hegazkinean lekurik ez izatea. Overbookina deitzen zaio egoera horri.

Overbookina, edo erreserba gehiegi izatea, onartuta dago eta hegazkin konpainiek egiten dute. Kasu honetan, hegazkinak duen lekua baino txartel gehiago saltzen dira, eta horregatik, posible da ondoren bidaiari guztiek lekurik ez izatea. Hala ere, kontuan izan behar da konpainiek ezin dutela plazen %10a baino gehiago saldu. 

Atzerapenak gertatzen badira, ez ahaztu, errespetatu beharreko hainbat eskubide dituzula. Konpainiaren esku ez dagoen arazo batengatik hegaldia bertan behera geratzen bada, diru-itzultzea eskatu dezakezu. Era berean, hegaldiaren atzerapena hegazkinean igota gertatzen bada, konpainiak bidaiarien beharrak asetu behar ditu.

Eta ekipajea hondatzen badizute, edota beranduago ematen badizute, orduan ere, diru-itzultzea izateko eskubidea duzu.

Informazio gehiago:

Autobusa

Autobusak

Bidaia-txartela. Enpresak erabiltzaileari bidaia-txartela eman behar dio eta honek ibilbidearen amaiera arte gorde beharko du. Jesarlekurik hartzen ez dituzten 4 urte baino gutxiagoko umeek ez dute bidaia-txartelik eraman behar. Txartelean ondorengo datuak agertu beharko dira: bidaiaren jatorria eta helmuga, txartelaren igorpenaren data, prezioa BEZ barne eta zerbitzuaren egikaritze data. Aldirietako bidaia-txarteletan nahikoa da 'Indarreko tarifen arabera' bezalako esaldia agertzea.

Ekipajea. Autobuseko maletategiko eta eskuko bagajea barne, bidaiariak 30 kiloraino dohainik eraman dezake. Aire-garraioan gertatzen den ez bezala, ekipaje hau ez da erregistratzen eta, beraz, ez dago fakturatze beharrik. Ekipajea kaltetzen edo galtzen bada, enpresak bidaiariari ordaindu beharko dio aldez aurretik finkaturiko diru kopuru batekin ekipajearen kilo bakoitzetik. Animaliarik eraman nahi baldin bada autobus konpainia bakoitzaren baldintzak kontsultatzea komeni da.

Atzerapenak eta ezeztapenak. Autobus konpainiak bidaia ezarritako epe-mugan betetzeko betebeharra dauka. Horrela ez bada, halabeharrezko kasuetan izan ezik, kontratu-hauste bat bezala hartuko da. Zerbitzuaren atzerapen edo ezeztapenaren aurrean, bidaiariak kalte-ordainak eskatzeko eskubidea dauka.

Informazio gehiago:

Trena

Trena

Trenak bidaiatzeko beste aukera bat eskaintzen du. Garraiobide hau erabiltzeko asmoa baldin baduzu, kontuan izan zure txartela internet bidez, telefonoz edota geltokian bertan erreserbatu eta erosi dezakezula. Txartela bertan behera utzi behar baduzu, berriz, kontuan izan, hori egiteko bi modu daudela. Jatorrizko geltokian uzten baduzu txartela bertan behera, hori hamabost minutu lehenagora arte egin dezakezu. Beste geltoki batean ezeztatzen baduzu txartela, berriz, ordu bete lehenagorarte egin dezakezu prozesua.

Informazio gehiago: Trenez eta metroz bidaiatu